229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planaren egiturazko aldaketa XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean, ARS-4. Behin-behineko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 09-SEP-21 (6/CU).

Iragan da jendaurreko aldia, hasiera batez onetsi ondoren Iruñeko Udal Planaren egiturazko aldaketa XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean, ARS-4 (PLE 06-05-2021 10/CU), 2021eko maiatzaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua. Ikusirik txosten hauek: Iruñerriko Mankomunitatearena, 2021eko ekainaren 2koa; Lurralde eta Paisaia Zerbitzuarena, 2021eko ekainaren 15ekoa; Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiarena, 2021eko ekainaren 28koa; Ingurumen Eraginaren Atalarena, 2021eko uztailaren 1ekoa eta Galarko Udalak onetsitako txosten teknikoa, 2021eko ekainaren 16koa. Bada, Hirigintza Planeamenduko Zerbitzuko zuzendariak 2021eko abuztuaren 30ean eman txostenari jarraikiz,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin-behinean onestea agiri hau: Udal Planaren egiturazko aldaketa XIX (Milagrosa) unitate integratuko S-2 sektorean, ARS-4, eremu horretako antolamendua erregularizatzeko eta erabilera global berri bat sartzeko, bulegoetarako, alegia. Iruñeko Udalak sustatu du.

2. Ohartaraztea agiria behin betiko onesteko Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena sartu beharko dela espedientean.

3. Erabaki hau eta espediente administratiboa helaraztea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, behin betiko onets dezan.

4. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako egunkarietan.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2113612