229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Udal Plan Orokorreko API 1eko P1 eta P3 lurzatiak enkante publiko bidez saltzea

Lakuntzako Udalak, 2021eko irailaren 15ean egin ohiko bilkuran, besteak beste erabaki zuen onestea klausula ekonomiko-administratiboen plegua, enkante publikoaren bidez arautuko duena Lakuntzako Udalaren ondoko lurzatien salmenta:

P1 lurzatia: 285 m²-ko azalera duen orubea. Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 43.568 euro, BEZa sartu gabe (%21).

P3 lurzatia: 330 m²-ko azalera duen orubea. Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 44.135 euro, BEZa sartu gabe (%21).

Modua: gutun-azal itxia.

Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun balioduneko epean.

Hautatzeko irizpidea: prezioa, besterik ez.

Erremateak: sesteo pean.

Behin-behineko fidantza: lizitatzaileek lizitazio-prezioaren gaineko %4ko behin-behineko fidantza eratu izana egiaztatzen duen frogagiria aurkeztu beharko dute.

Enkantearen eguna eta ordua: enkantea proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean egingo da, 13:30ean.

Lurzatiaren salmentarako administrazio baldintzen agiria egoitza elektroniko honetan kontsulta daiteke: www.lakuntza.eus.

Lakuntzan, 2021eko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2113871