229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 758. eta 761. katastro-partzeletan. Hasierako onespena

Irurtzungo Udaleko alkateak, 2021eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, Hydro Extruded Solutions Navarra enpresak sustatutako xehetasun-azterlanari hasierako onarpena eman dio. Horren arabera, eraikigarritasuna handitu gabe lerrokadurak birdefinituko dira Irurtzungo 2. poligonoko 758. eta 761. katastro-partzeletan.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jartzen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko erakustaldian alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onartzeko aurkeztuko da, hala badagokio.

Irurtzunen, 2021eko irailaren 21ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2113939