1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2335/2021 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, liburutegiko arduradunaren lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 351/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2020ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1651/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 28ko 2186/2020 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2020ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9koan.
Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1476/2021 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1672/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2021eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, liburutegiko arduradunaren lanpostuetan aritzeko: María Inmaculada Nieto-Sandoval Delgado andrea, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako txanda murriztukoa; Roberto Cormenzana López eta Rosa María Ruesta García jaun-andreak, igoera txandakoak; María Cruz Sánchez Valero, Kenia Yordanka Mendoza Corría, Óscar De Julián Fernández, Isabel Muñoz Mouriño, Irene Francés García, María Belén Huarte Nagore, María Lourdes Mañeru Zunzarren, José Xabier Elduayen Esquíroz, Elena Arteta Ballarín, Eduardo Mayordomo Carrasco, Lourdes Jiménez Zozaya, Arkaitz Delgado Tobías, Izarchu Hualde Martínez, Yolanda Hernandez Bretones, Raquel Azcona Solano, Raquel Navarro Cuesta, Amaia García Ibáñez, María Ángeles Rodríguez Bosch, Jorge Juan Repolles Berriochoa, María Victoria Cía García, Iosune Ojer Torres, Javier Berrocal Pérez, Sabela Insua Pardo, Asier Urquía Fernández, M.ª Del Mar Celaya Azqueta eta Virginia Gallardo Llorente jaun-andreak, txanda irekikoak.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek Liburutegi Zerbitzuaren bulegoetan hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza (Antonio Pérez Goyena pasealekua 3, 31008 Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2021eko abuztuaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA Esleitutako lanpostuak |
IZEN-DEITURAK | TXANDA | LANP. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | HIZKUN. | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA |
Nieto-Sandoval Delgado, Maria Inmaculada | Desgaitasuna dutenentzako txanda | 0007557 | Kultura eta Kirol Departamentua | San Pedroko liburutegia. Iruña | Funtzionarioa | Iruña | Eremu mistoa | | X |
Cormenzana Lopez, Roberto | Igoera txanda | 0034917 | Kultura eta Kirol Departamentua | Arrosadiko liburutegia. Iruña | Funtzionarioa | Iruña | Eremu mistoa | | X |
Ruesta Garcia, Rosa | Igoera txanda | 0010702 | Kultura eta Kirol Departamentua | Alloko liburutegia | Funtzionarioa | Allo | Eremu ez-euskalduna | | X |
Sánchez Valero, María Cruz | Txanda irekia | 0036332 | Kultura eta Kirol Departamentua | Berriozarko liburutegia | Funtzionarioa | Berriozar | Eremu mistoa | | X |
Mendoza Corria, Kenia Yordanka | Txanda irekia | 0032819 | Kultura eta Kirol Departamentua | Antsoaingo liburutegia | Funtzionarioa | Antsoain | Eremu mistoa | | X |
De Julian Fernandez, Oscar | Txanda irekia | 0034922 | Kultura eta Kirol Departamentua | Zizur Nagusiko liburutegia | Funtzionarioa | Zizur Nagusia | Eremu mistoa | | X |
Muñoz Mouriño, Isabel | Txanda irekia | 0010335 | Kultura eta Kirol Departamentua | San Frantziskoko liburutegia. Iruña | Funtzionarioa | Iruña | Eremu mistoa | Euskara, C1 | X |
Frances Garcia, Irene | Txanda irekia | 0034599 | Kultura eta Kirol Departamentua | Zizur Nagusiko liburutegia | Funtzionarioa | Zizur Nagusia | Eremu mistoa | | X |
Huarte Nagore, Maria Belen | Txanda irekia | 0007556 | Kultura eta Kirol Departamentua | Agoizko liburutegia | Funtzionarioa | Agoitz | Eremu mistoa | | X |
Mañeru Zunzarren, Maria Lourdes | Txanda irekia | 0011130 | Kultura eta Kirol Departamentua | Garesko liburutegia | Funtzionarioa | Gares | Eremu mistoa | | X |
Elduayen Esquiroz, Jose Xabier | Txanda irekia | 0010712 | Kultura eta Kirol Departamentua | Mendigorriko liburutegia | Funtzionarioa | Mendigorria | Eremu mistoa | | X |
Arteta Ballarin, Elena | Txanda irekia | 0032123 | Kultura eta Kirol Departamentua | Leitzako liburutegia | Funtzionarioa | Leitza | (Eremu euskalduna) | Euskara, C1 | X |
Mayordomo Carrasco, Eduardo | Txanda irekia | 0010710 | Kultura eta Kirol Departamentua | Irunberriko liburutegia | Funtzionarioa | Irunberri | Eremu ez-euskalduna | | X |
Jiménez Zozaya, Lourdes | Txanda irekia | 0010706 | Kultura eta Kirol Departamentua | Kasedako liburutegia | Funtzionarioa | Kaseda | Eremu ez-euskalduna | | X |
Delgado Tobias, Arkaitz | Txanda irekia | 0032709 | Kultura eta Kirol Departamentua | Erriberriko liburutegia | Funtzionarioa | Erriberri | Eremu mistoa | | X |
Hualde Martinez, Izarchu | Txanda irekia | 0010708 | Kultura eta Kirol Departamentua | Fustiñanako liburutegia | Funtzionarioa | Fustiñana | Eremu ez-euskalduna | | X |
Hernandez Bretones, Yolanda | Txanda irekia | 0034973 | Kultura eta Kirol Departamentua | Azkoiengo liburutegia | Funtzionarioa | Azkoien | Eremu ez-euskalduna | | X |
Azcona Solano, Raquel | Txanda irekia | 0010709 | Kultura eta Kirol Departamentua | Leringo liburutegia | Funtzionarioa | Lerin | Eremu ez-euskalduna | | X |
Navarro Cuesta, Raquel | Txanda irekia | 0010705 | Kultura eta Kirol Departamentua | Caparrosoko liburutegia | Funtzionarioa | Caparroso | Eremu ez-euskalduna | | X |
Garcia Ibañez, Amaia | Txanda irekia | 0031611 | Kultura eta Kirol Departamentua | Lodosako liburutegia | Funtzionarioa | Lodosa | Eremu ez-euskalduna | | X |
Rodriguez Bosch, Maria Angeles | Txanda irekia | 0010703 | Kultura eta Kirol Departamentua | Andosillako liburutegia | Funtzionarioa | Andosilla | Eremu ez-euskalduna | | X |
Repolles Berriochoa, Jorge Juan | Txanda irekia | 0010711 | Kultura eta Kirol Departamentua | Melidako liburutegia | Funtzionarioa | Melida | Eremu ez-euskalduna | | X |
Cia Garcia, Maria Victoria | Txanda irekia | 0010704 | Kultura eta Kirol Departamentua | Arguedasko liburutegia | Funtzionarioa | Arguedas | Eremu ez-euskalduna | | X |
Ojer Torres, Iosune | Txanda irekia | 0033662 | Kultura eta Kirol Departamentua | Castejongo liburutegia | Funtzionarioa | Castejón | Eremu ez-euskalduna | | X |
Berrocal Perez, Javier | Txanda irekia | 0010715 | Kultura eta Kirol Departamentua | Valtierrako liburutegia | Funtzionarioa | Valtierra | Eremu ez-euskalduna | | X |
Insua Pardo, Sabela | Txanda irekia | 0030754 | Kultura eta Kirol Departamentua | Cortesko liburutegia | Funtzionarioa | Cortes | Eremu ez-euskalduna | | X |
Urquia Fernandez, Asier | Txanda irekia | 0010713 | Kultura eta Kirol Departamentua | Monteagudoko liburutegia | Funtzionarioa | Monteagudo | Eremu ez-euskalduna | | X |
Celaya Azqueta, M.ª Del Mar | Txanda irekia | 0010707 | Kultura eta Kirol Departamentua | Fiteroko liburutegia | Funtzionarioa | Fitero | Eremu ez-euskalduna | | X |
Gallardo Llorente, Virginia | Txanda irekia | 0010714 | Kultura eta Kirol Departamentua | Erronkariko liburutegia | Funtzionarioa | Erronkari | Eremu mistoa | | X |
Iragarkiaren kodea: F2112887