229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko 3. poligonoko 53. eta 373. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren irailaren 16ko 338/21 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Gazolazko 3. poligonoko 53. eta 373. lurzatietan.

Espedientea izapidetzen da eta jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Gazolatzen, 2021eko irailaren 16an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2113923