229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehatua, 5. poligonoko 153-165, 167,169-170, 216-217, 223-224, 227-229, 1060 eta 1069. lurzatietan. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2021eko irailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntual xehatuaren proiektua, katastroko 5. poligonoko 153-165, 167,169-170, 216-217, 223-224, 227-229, 1060 eta 1069. lurzatietan. Lurzati horiek Ramírez Figueras kalearen eta las Damas pasealekuaren artean daude. Javier Litago Lecumberri da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 72. eta 77.3 artikuluek ezarritakoa aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2021eko irailaren 20an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2113926