229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

124/2021 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kontseilariak bereganatzen baitu Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren eskumena Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2861/2020 Ebazpenaren bidez izendatutako kalifikazio epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka jartzen diren gora jotzeko errekurtsoak ebazteko. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2861/2020 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu betetzeko.

Ebazpen horren 5. oinarrian, Amaia Goñi Lacabe andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, kalifikazio epaimahaiko buru izendatu zen. Bestalde, 17. oinarriak ezartzen du kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek edonoiz berenganatu dezaketela beren menpeko administrazio-organoek ohiz edo eskuordetzaz ebatzi beharreko gai baten edo batzuen gaineko ardura, zirkunstantzia tekniko, ekonomiko, sozial, juridiko edo lurraldeari dagozkionek hori komenigarri egiten dutenean, oinarrizko legediak ezarritako baldintzen arabera.

Horrenbestez, kalifikazio epaimahaiaren antolaketan eta funtzionamenduan gailendu behar diren independentzia eta gardentasuna zaintzeko asmoz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Neureganatzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren eskumena Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2861/2020 Ebazpenaren bidez izendatutako kalifikazio epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka jartzen diren gora jotzeko errekurtsoak ebazteko. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu betetzeko.

2. Foru agindu hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 13an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2113596