229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 557. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, José María Arriazu Rotak sustatua. Xedea da beheko solairua eta lehenbizikoa izanen dituen eraikin bat jasotzea 5. poligonoko 557. lurzatian.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2021eko irailaren 16an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2113730