229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Munetako UNC-1 unitatean, 7. poligonoko 19. eta 75. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko irailaren 14ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Munetako UNC-1 unitaterako, 7. poligonoko 19. eta 75. lurzatiek osatzen duten hiri-lurzoru finkatugabean. Carlos Urzainqui Domínguez teknikariak idatzi du plana, eta José Jacinto Zubicaray Ugarteche da sustatzailea.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, behar den ingurumen txosten estrategikoarekin batera; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, udal honen egoitza elektronikoan egonen da interesdunen eskura (http://allin.sedelectronica.es).

Amillaon, 2021eko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2113623