229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGANTZI

Deialdia, Bortzirietan Berdintasuneko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lan-poltsa bat osatzeko

Igantziko Udaleko alkateak, 2021eko irailaren 17ko 104/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Bortzirietan Berdintasuneko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea, aldi baterako lan kontratuarekin eta ondorengo oinarrien arabera.

Igantzin, 2021eko irailaren 17an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

OINARRIAK

1. oinarria.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea Bortzirietako Udaletan Berdintasuneko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea da. Aldi baterako lan-kontratuarekin ariko da, B mailakoa izanen da eta euskarazko C1 maila izanen du ahozkoan eta idatzian. Honako arauen arabera garatuko da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta oinarri hauek.

2. oinarria.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, legez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko gradua, unibertsitateko diploma, ingeniaritza edo arkitektura teknikoko titulua edo horien baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik, eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik bereizia ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez izanik, parte hartu nahi dutenek aurkeztu beharko dute zinpeko aitorpena edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

f) Euskarazko C1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz deituko den proba gainditzea.

2.2. Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iragan bitartean ere.

2.3. Aurreko baldintzak deialdian ezarritako epean eta moduan egiaztatu beharko dira.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Igantziko Udaleko Erregistroan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, 10 egun balioduneko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Eskabidea zuzenean Igantziko Udaleko Erregistroan aurkeztu ez den kasu guztietan, eta administrazio eraginkortasuna dela eta, Udalari horren berri eman beharko zaio bulegoa@igantzi.eus helbide elektronikoaren bidez, eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barrenean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira. Honako hau Igantziko Udalaren bulego orokorrean, Internet bidezko www.igantzi.eus helbidean edo iragarki honetako eranskinean eskuratzen ahalko da.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Nortasun agiri nazionalaren edo haren agiri baliokideren baten kopia konpultsatua.

–Eskatzen den titulazioaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen dela adierazten duen agiriarena.

–Baloratuko diren merezimenduak frogatzeko agirien jatorrizkoa edo kopia konpultsatua.

Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan ukatu gabe, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra.

3.4. Desgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, aurkeztu beharko dute, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, eskabidean bertan. Aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

3.5. Aurkeztutako agirietan edo datuetan zehaztasunik eza edo faltsukeria antzemanez gero, erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatuko dira.

4. oinarria.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Igantziko Udaleko alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Igantziko Udaleko iragarki-taulan eta www.igantzi.eus orrian argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko bortz egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Igantziko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Igantziko Udaleko iragarki-taulan eta www.igantzi.eus orrian argitara dadila.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Juankar Unanua Navarro, Igantziko Udaleko alkatea.

–Ordezko epaimahai burua: Dabid Iturria Almandoz, Arantzako Udaleko alkatea.

–Epaimahaikidea: Estitxu Mentaberri Pascual, Igantziko Udaleko zinegotzia.

–Ordezko epaimahaikidea: Markel Jorajuria Elizondo, Arantzako Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Eider Perez de Heredia Goñi, Baztango Berdintasun teknikaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Idoia Goikoetxea Gómez, Altsasuko Berdintasun teknikaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Nagore Madariaga Iriarte, Igantziko Udaleko idazkaria.

–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Izaskun Gortari Sein, Etxalarko Udaleko idazkaria.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan litezke haien ordezkoak.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren kudeaketa.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan eginen diren.

Oposizioaldiko proba bakoitzari nota jarri ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, www.igantzi.eus orrian eta Igantziko Udalaren iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin.

Oposizioko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Euskara maila proba:

6.2.1. C1 euskararen ezagutza edo baliokidea egiaztatzen duen titulaziorik ez duten pertsonek, hizkuntza-maila zehazten duen proba egin ahal izanen dute, Nafarroako herri-administrazioetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako mailako proba egin nahi duten izangaiek eskabide-orrian adierazi beharko dute.

Euskarabideak eginen du proba, oposizio-lehiaketa hasi aurretik, eta bi proba eginen dira:

–Ariketa idatzi bat, izangaiaren irakurmena eta idazteko gaitasuna baloratuko dituena (gramatika, hiztegia, diskurtso-egokitasuna, antolaketa eta koherentzia, etab.).

–Ahozko ariketa bat, hizkuntzaren ahozko ezagutzaren ulermena eta irismena baloratuko dituena (errepertorio gramatikala, arintasuna, interakzioa, ahoskera eta intonazioa, diskurtso-kohesioa, etab.).

Bi ariketak gainditzen dituzten izangaiek parte hartu ahal izanen dute hautaketa-prozesuan.

6.3. Oposizioa:

6.3.1. Oposizioko probak oinarri honetan adierazitakoak izanen dira, 6.2.3 puntuan adierazitako ordenan eginen dira, eta deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendan adierazitako gaiei buruzkoak izanen dira.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.3.2. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.3.3. Oposizioak honako proba hauek izanen ditu:

a) Lehenengo proba.

Proba teorikoa izanen da eta test motako 40 galderari erantzun beharko zaie gehienez ere, deialdi honen II. eranskineko zerrendako gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Proba hasi baino lehen zehaztuko dira proba baloratzeko irizpidea eta aukerako erantzunak dituzten galderetan egindako akatsen penalizazioa.

Ariketa horretan gehienez ere 40 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

b) Bigarren proba.

Proba praktikoa izanen da eta deialdi honen II. eranskineko zerrendako gaiei buruzko kasu praktiko bat ebatzi beharko da. Ariketa hori egiteko izangaiek zenbat denbora izanen duten adieraziko du epaimahaiak hura hasterakoan.

Ariketa horretan gehienez ere 30 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak.

6.3.4. Oposizioko probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.4. Probak bukatzerakoan, epaimahaiak parte-hartzaileek lortutako puntuazioak jarriko dituzte Igantziko Udalaren web orrian (www.igantzi.eus). Hasieran lehenengo probaren emaitzak eta ondotik bigarren probarenak. Bortz egun naturaleko epea emanen da interesdunek balorazio horri buruzko erreklamazioak aurkez ditzaten eta beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten.

6.5. Lehiaketaldia:

6.5.1. 30 puntu eskuratuko dira gehienez ere.

6.5.2. Lan esperientzia eta prestakuntza baloratuko dira, irizpide hauen arabera:

–Lan esperientzia: 20 puntu.

  • Berdintasuneko agente gisa administrazio publikoan egindako zerbitzua: 4 puntu urte bakoitzeko.
  • Berdintasuneko teknikari gisa entitate pribatuetan egindako zerbitzua: 2 puntu urte bakoitzeko.

Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzua zenbat egunez eman den hartuko da kontuan, eta hiruko erregela bat aplikatuz dagokion proportzionaltasunaren arabera esleituko da puntuazioa izangaiei.

–Prestakuntza: 10 puntu.

  • Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko agente izateko unibertsitateko graduatu ondokoa, edo generoari buruzkoa (gehienez ere 8 puntu).
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikastaro bukatuak: 0,1 puntu 10 orduko (gehienez ere 2 puntu).

Oposizioaldiko bi probak gainditu dituztenei baizik ez zaizkie baloratuko merezimenduak, eta izangaiek alegatutako merezimenduak kalifikatuko dira horretarako.

7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

Hautaprobak bukaturik, kalifikazio epaimahaiak argitaratuko du, www.igantzi.eus web orrian eta Igantziko Udalaren iragarki-taulan, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta, horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratzen dituen kalifikazioen batuketa eginen da.

8. oinarria.–Izendapen proposamena.

8.1. Izendapen proposamena eginen da aurreko oinarrian xedatutako ordenaren arabera.

8.2. Hautatutako izangaiak bi asteko epean hasi beharko du lanean, gehienez ere, deialdia egiten duen Administrazioaren kontratazio proposamena onartzen duenetik hasita. Ez bada hasten, behar adina justifikatutako kasuak salbu, edo lanean hasi eta berriz lanpostua hutsik gelditzen bada, organo eskudunak kontratazioarekin ados dauden izangaiei egiten ahalko die kontratua, hautapen prozesuan ateratako puntuazio hoberenaren ordenari jarraituz.

9. oinarria.–Lan poltsa osatzea.

9.1. Epaimahaiak zerrenda bat proposatuko du deialdia gainditu eta lanpostua puntuazio handienetik txikienerako hurrenkeran lortu ez duten pertsona guztiekin, etorkizuneko kontratazioetan erabiltzeko.

9.2. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako bertze telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

10. oinarria.–Helegiteak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da deialdia egin duen udal organoari zuzenduta, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako helegite hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko helegitea, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako edozein helegite jartzea zein ebaztea Udalaren webgunean argitaratuko dira, hautapen prozesuaren berri emateko eta interesdunen ondorioetarako.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (atariko titulua, I. titulua, III. titulua eta IV. titulua).

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (atariko titulua, I. titulua eta III. titulua).

3.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I. titulua).

4.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

5.–Berdintasun-printzipioa giza eskubideei buruzko nazioarteko itunetan. Emakumeen kontrako diskriminazio era guztiak ezabatzeko konbentzioa (CEDAW).

6.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa.

7.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osoko Neurriei buruzkoa.

8.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

9.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

10.–8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzkoa.

11.–Genero berdintasuna Nafarroako toki entitateetan. Udalaren berdintasun arloetako lana planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko ibilbidea.

12.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. Ekintza plana.

13.–Erakundeen arteko III. Akordioa, Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean koordinatzeko.

14.–Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko tokiko koordinazio-protokoloak egiteko gida.

15.–Emakumeek Nafarroako Foru Komunitateko politika publikoetan parte-hartze sozial eta politikoa izateko 2018-2020 aldirako Estrategiak.

16.–Bortzirietako berdintasun politiken egoera: Bateragarritasunerako IV. Toki-Ituna eta 2011 Bortzirietako diagnostikoa.

Iragarkiaren kodea: L2113879