225. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Mailaz igotzeko lehiaketa, Udalaren obra lantaldeko arduradun lanpostua betetzeko. Izendapena

Bukaturik hautapen-prozesua, mailaz igotzeko lehiaketaren bidez Tuterako Udalaren zerbitzuko obra lantaldeko arduradun lanpostua betetzeko (0512C02001 kodea du plantilla organikoan). Aipatu deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoa betetzeko (2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22an), Alkatetzaren 1422/2021 Ebazpenaren bidez Miguel Ángel Hernández Valles izendatu zen Tuterako Udalaren obra lantaldeko arduradun, eta aipatu lanpostua adjudikatu zitzaion. Postuaren jabetza hartzen denetik hasita izanen ditu ondorioak izendapenak, eta izendapena jakinarazten denetik 10 egun naturaleko epean hartu beharko da jabetza.

Tuteran, 2021eko irailaren 1ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2113523