225. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

35E/2021 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, “Lodosako jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Sustatzailea Nafarroako Industria Lurzorua S.A. (NASUINSA) da.

Nafarroako Gobernuaren 2008ko irailaren 29ko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen “Lodosako Jarduera Ekonomikoen eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektoriala, Nafarroako Industria Lurzorua SAk (NASUINSA) sustatua (2008ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 24koa).

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1361/2009 Ebazpenaren bidez xedatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea “Lodosako jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia, Nafarroako Industria Lurzorua SAk (NASUINSA) sustatua.

Ebazpen hori 2009ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ekoan.

Atzeman da, ordea, iragarki horretan argitaratutako araudia ez dela “Lodosako jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia, “Estellerriko jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia baizik, 2005eko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 28koan, argitaratua. Nafarroako Gobernuak 2005eko otsailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zuen behin betiko “Estellerriko jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorial hori.

Argitara emandako araudiak alderatu ondoren, eta ikusirik Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan dauden ale eginbidetuak, argi dago akats baten ondorioz Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1361/2009 Ebazpenaren eranskinean jasotako testua ez zela izan “Lodosako jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia, “Estellerriko jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorialarena baizik.

Horrenbestez, “Lodosako jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia argitaratu gabe dago oraindik.

Horrenbestez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak abuztuaren 31n emandako 1361/2009 Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea “Lodosako jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia, Nafarroako Industria Lurzorua SAk (NASUINSA) sustatua.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea “Lodosako jarduera ekonomikoetarako eremua” izeneko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia, Nafarroako Industria Lurzorua SAk (NASUINSA) sustatua, zeinaren testua osorik jasotzen baita ebazpen honen eranskinean.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da haren aurka, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira kontatzen, edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

4. Ebazpen hau Lodosako Udalera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 11n.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Udalez gaindiko plan sektoriala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2112870