222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Oihan enkante publikoa ehuneko 10 merkeago

Zubietako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, oihan lotearen aprobetxamendua esleitzeko. Azkarateako alderdian dago lotea eta hauek dira haren ezaugarriak:

Lotea:

2. Lotea: 355 oin, Q. rubra (Haritz amerikarra), 400,4 metro kubikorekin, eta 82 oin L. kaempferi (Laritza) eta P.meziesii (Izeia) 10.958,22 eurotan baloraturik, BEZa kanpo.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizuneko aitorpena. Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egun horretako hamabiak arte.

Jarraian irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Zubietan, 2021eko irailaren 6an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2113458