222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATXETA

Herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Iratxetako Kontzejuak, 2021eko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espedientea hastea, herri-larreen 2. lotearen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Interesa duen pertsona orok, Leozko Udaleko Herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko ordenantzaren 45. artikuluak adierazten duen dokumentazioarekin eta eskatzen dituen aprobetxamenduen zerrendarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (honen bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Iratxetan (Leotz), 2021eko irailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Jesús Eduardo Recalde Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2113578