222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko apirilaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrari dagokion 2/2021 aurrekontu-aldaketa (aparteko kreditu-gaikuntza). Jendaurrean jarri da, 2021eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27an argitaratutako iragarki baten bidez, eta horri buruzko alegaziorik ez da aurkeztu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren aldetik garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da argitaratzea haren behin betiko onespena eta laburpena.

2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aparteko kreditu-gaikuntzaren espedientea. Hona hemen haren laburpena:

Aurrekontu-aldaketak.

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 1510 62100

UDALAK LURSAILAK EROSTEA

21.182,33 euro

ALDAKETAK, GUZTIRA

21.182,33 euro

Finantzabideak:

FINANTZABIDEAK, GUZTIRA

0,00 euro

DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN KARGURA

21.182,33 euro

Olaibarren, 2021eko irailaren 8an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2113483