222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Itzako Udaleko kontzejuentzako laguntzak, kontzejuen intereseko obrak/jarduketak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 583690.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/583690).

–Xedea eta helburua. Itzako Udalak bera osatzen duten 13 kontzejuek sustatutako obrak/jarduketak bulkatzeko ematen dituen laguntzen araubidea ezartzea. Haiek oinarritzen dira indarra duen legediak kontzejuei ezarri dizkien eskumenen barneko jarduketetan. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira kontzejuek beren eskumen eremutik at egiten dituzten jarduerak.

–Alkatetzaren 106/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileak. Oinarriak eta gainerako informazioa argitaratu dira https://sedeelectronica.municipiodeiza.es/ helbidean.

–Eskaerak non eta noiz aurkeztu. Dirulaguntzetarako eskabideak Itzako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 2021eko abenduaren 10a arte.

Itzan, 2021eko irailaren 15ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2113698