222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Deialdia, nazioarteko lankidetza-proiektuetarako edo garapenerako laguntzena. Laburpena

DDBN (identif.): 583621.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/583621).

Deialdi honi buruzko dokumentazio guztia eta hura izapidetzeko jarraibideak udalaren webgunean (www.huarte.es) eskuratu ahal izango dira.

Uharten, 2021eko irailaren 14an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2113699