222. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Genevillako Udalak, 2021eko irailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen izapideak hastea, herritarren artean zuzenean adjudikatzeko El Prado parajean diren laborantzako herri-lurzatiak, Idazkaritzan dauden baldintzen arabera; hori guztia, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin.

Indarrean den araudiko baldintzak betetzeagatik eskubidea dutela uste dutenek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabideak aurkezteko, laborantzako herri-lurzati horiek adjudika dakizkien. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 182. eta 200. artikuluetan zehazturiko agiriak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua), bai eta baldintza-agirian ezarritako baldintzei dagozkien gainerako agiri guztiak ere.

Genevillan, 2021eko irailaren 14an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2113669