22. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10E/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Nieves Huarte Iturri andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatu zen, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 11. artikuluan langileriaren arloan ezartzen diren eskudantziez baliatuz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. apartatuari jarraituz.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako proposamena ikusirik,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Nieves Huarte Iturri andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua, Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan. Kargu-uzteak 2021eko urtarrilaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nieves Huarte Iturri andreari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2100735