22. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez Sonia Santafé Dencausa andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Eskubide Sozialetako Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Pentsioen Bulegoko buru.

Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendape-naren alde egindako txostena.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandakoak,

AGINTZEN DUT:

1. Sonia Santafé Dencausa andrea izendatzea, bitarte baterako, Eskubide Sozialetako Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Pentsioen Bulegoko buru.

2. Foru agindu honek 2021eko urtarrilaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 13an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M. Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2100493