22. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 503/2020 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000503/2020 prozeduran, 205/2020 Autoa eman da 2020ko abenduaren 29an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“205/2020 Autoa.

Lehendakaria: Joaquin Cristobal Galve Sauras jauna. Magistratuak: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2020ko abenduaren 29an.

Aurrekariak:

Lehena.–Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du, 2020ko azaroaren 28an, judizialki baimendu daitezen Osasuneko kontseilariaren abenduaren 28ko 64/2020 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu egin ziren Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez hartutako berariazko prebentzio neurri apartekoak Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta haren aldaketak.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2020ko abenduaren 28an egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia.

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea Osasuneko kontseilariaren abenduaren 28ko 64/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako neurriak luzatzea. Foru agindu horren bidez luzatu egin ziren Osasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren bidez hartutako berariazko prebentzio neurri apartekoak Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena baimentzeko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruz.

4. Ez dira espresuki ezartzen eragindako prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2100772