22. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU

Akats zuzenketa

2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitara eman zen deialdi bat, Zarrakazteluko Udalerako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko. Haren iragarkian akatsa atzemanda, bidezkoa da hura zuzentzea:

6. oinarria. 6.2.a) Proba teorikoa: gehienez 35 puntu lortzen ahalko dira.

Honela dioen tokian: “II. eranskineko gai zerrendarekin lotuta, 35 galderako sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik. Erantzun zuzen bakoitzak puntu bat emanen du, eta hiru erantzun okerrek 0,25 puntu kenduko dute.”

Honela behar du: “II. eranskineko gai zerrendarekin lotuta, 35 galderako sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik. Erantzun zuzen bakoitzak puntu 1 emanen du, eta hiru erantzun okerrek puntu 1 kenduko dute (akats gutxiago egiten bada proportzioan kenduko da).”

Zarrakaztelun, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2100576