22. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Deialdia, kultura-koordinatzailearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, B mailakoa eta euskarako
derrigorrezko hizkuntza eskakizunarekin, aldi baterako
lan-kontratuarekin ari dadin. Akats zuzenketa eta eskabideak aurkezteko epe berria ezartzea

Agoizko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea deialdi baten oinarriak, betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, kultura-koordinatzailearen lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin; B mailakoa izanen da, eta euskararen derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna izanen du. Hala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen haren iragarkia, 2021eko urtarrilaren 15ean.

Ikusirik zenbait akats daudela argitaratutako deialdiaren oinarrietan, haiek zuzendu egiten dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zehazki, deialdiaren 1.1 oinarrian, deialdiaren xedeari dagokionez, honela dioen tokian: “1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Agoizko Udalaren zerbitzuko kultura-koordinatzailearen lanpostu bat, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin, harik eta lanpostuaren titularra, María Soledad Martínez Caspe, lanpostura itzuli arte, orain borondatezko eszedentzian baitago. Titularra lanpostura itzulitakoan, bukatu eginen da deialdi honen xede den aldi baterako kontratazioa.”, honela behar du:

“1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Agoizko Udalaren zerbitzuko kultura-koordinatzailearen lanpostu bat, B mailakoa, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin, harik eta lanpostuaren titularra, María Soledad Martínez Caspe, lanpostura itzuli arte, orain zerbitzu eginkizunetan baitago, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burutzan. Titularra lanpostura itzulitakoan, bukatu eginen da deialdi honen xede den aldi baterako kontratazioa.”

Era berean, deialdiaren 2.1.c) oinarrian, eskatzen diren ikasketen tituluei dagokienez, erdi mailako graduko edo goragoko titulu ofiziala” dioen tokian, honela behar du:

“c) Diplomako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko unibertsitate-titulu akademikoak, edo aurreko horiei dagozkien graduko tituluak edo baliokideak direnak, edo titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.”

Azkenik, deialdiaren 3.1 oinarrian, eskabideak aurkezteko epeari dagokionez, honela dioen tokian: “COVID-19ak ekarritako osasun-krisiaren ondorioz, eta dekretatutako alarma-egoerak eragindako aparteko neurriengatik, (...)”, honela behar du:

“COVID-19ak ekarritako osasun-krisiaren ondorioz, eta dekretatutako alarma-egoerak eragindako aparteko neurriengatik, eskabideak aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau argitaratzen denetik hasita, (...)”.

Hala eta guztiz ere, ikusitako akatsen zuzenketa dela eta, luzatu egiten da eskabideak aurkezteko epea, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaletara. Horren ondorioetarako, zuzenduriko oinarriak eransten dira.

Agoitzen, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Agoizko Udalaren zerbitzuko kultura-koordinatzailearen lanpostu bat, B mailakoa, aldi baterako lan-kontratuarekin ari dadin, harik eta lanpostuaren titularra, María Soledad Martínez Caspe, lanpostura itzuli arte, orain zerbitzu eginkizunetan baitago, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burutzan. Titularra lanpostura itzulitakoan, bukatu eginen da deialdi honen xede den aldi baterako kontratazioa.

1.2. Oposizio-lehiaketa honetarako deia egin da jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.3. Deialdiko lanpostua betetzeko izendatzen den langileak jasoko ditu Agoizko Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsariak eta osagarriak, kultura-koordinatzaile lanposturako (B mailakoa).

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean eta izendapena egin arte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, haien kontura biziz gero.

Orobat, aurreko paragrafoetan jaso gabeko herrialdeetakoak, Espainian legez bizi badira, izan daitezke Administrazio Publikoen zerbitzuko langile lan-kontratudunak. Espainian bizi ez diren atzerritarrek parte har dezakete baldin parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, kontratazeko, beharrezkoa izanen da lortzea atzerritartasunari buruzko legerian eskatzen diren baimenak.

b) 18 urtetik gorakoa izatea eta nahitaezko erretiroko adina ez izatea.

c) Diplomako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko unibertsitate-titulu akademikoak, edo aurreko horiei dagozkien graduko tituluak edo baliokideak direnak, edo titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioaren ziurtagiria edo, hala behar denean, baliokidetzaren frogagiria. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.

d) Ez izatea eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik eragozten duenik deialdiko lanpostuaren eginkizunak betetzea.

e) Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskarako C1 maila izatea (2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa). Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiri baten bidez frogatuko da, edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulazio baten bidez, zeinak frogatuko baitu izangaiak baduela deialdian eskatzen den hizkuntza maila.

f) Ez egotea diziplina espediente baten bidez edozein administrazio publikotatik bereizia, eta ez egotea funtzio publikoan aritzeko ezgaitua epai irmo baten bidez.

2.2. Aurreko arauetan ezarritako baldintzak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta mantendu beharko dira kontratatzeko uneraino.

3.–Eskabideak.

3.1. COVID-19ak ekarritako osasun-krisiaren ondorioz, eta dekretatutako alarma-egoerak eragindako aparteko neurriengatik, eskabideak aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau argitaratzen denetik hasita, aurrez aurre baina aldez aurretik hitzordua hartuta, 948 336005 udal telefonoan, edo telematikoki, Udalaren erregistro elektronikoan, edo posta elektronikoaren bidez, e-maila bidalita ayuntamiento@aoiz.es helbidera, edo urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea).

Betiere, frogatu beharko da eskabideak epe barnean aurkeztu direla, eta ez da onartuko epez kanpo aurkeztutakorik.

Baldin eskaera aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Eskabideak I. eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira; Agoizko Udalaren bulegoetan emanen dira (Karrika Berria 22).

Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliotasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, eskabidean bertan eska ditzakete ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak, horren beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer minusbaliotasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Deialdiko 2 c) eta e) ataletan adierazitako tituluen kopia konpultsatua.

b) Halaber, deialdi honen 6. atalean ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak, jatorrizkoak edo kopia behar bezala konpultsatuak. Izangaiek merezimenduak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, adierazita zein den baztertzearen arrazoia. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

4.2. Hirugarren oinarrian adierazitako agiriak ez aurkezteak berekin ekarriko du behin-behineko bazterketa, baina, horretaz gain, izangaiak behin betiko baztertuko dira, zuzenketarik egiteko aukerarik gabe, baldin eskabidea epez kanpo aurkezten badute edo behar diren baldintzak betetzen ez badituzte deialdiaren xede den lanpostua betetzeko.

4.3. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko 5 egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu. Bazterketaren arrazoiak epe barnean zuzentzen ez dituzten izangaiak behin betiko baztertuko dira probak egitetik.

4.4. Erreklamatzeko eta zuzenketak egiteko epea iraganik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

4.5. Izangaiak hautapen-prozesu honen onartuen zerrendak sartzeak, edo 6.2 oinarriko hautapen-prozesua gainditu dutenen zerrendan sartzeak, ez dakar berekin Unibertsitateak onartzea izangaiek betetzen dituztela deialdiaren oinarrietan eskatutako baldintza orokorrak edo partikularrak. Izangaiak kontratatzeko deitzen direnean frogatuko eta egiaztatuko dira horiek. Hala, kontratua sinatzeko unean jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzte.

4.6. Ikusten bada jatorrizko agirietan badirela zehatzak ez diren datuak, edo faltsuak direnak, edo zerbait falta dela, alderaturik eskabidearekin batera aurkeztutako agiriekin, ezin izanen da kontratua sinatu, eta izangaia kontratazio zerrendatik baztertuko da, interesdunak berak sinatutako erantzukizunpeko adierazpenarekin bat.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Ángel Martín Unzué Ayanz, Agoizko Udaleko alkate udalburua.

–Ordezkoa: Aitziber Ugalde Martxueta, Agoizko Udaleko lehen alkateor-dea.

–1. epaimahaikidea: Betisa Anda Arruabarrena.

–Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

–2. epaimahaikidea: Laura Delgado Guillén. Kultura teknikaria.

–Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

–3. epaimahaikidea: Idazkaria: Francisco Javier Tellechea González, Agoizko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: José María Bayona Sáez, Urraulgoitiko Udaleko idazka-ria.

–4. epaimahaikidea: Carlos García Pascual, Agoizko Udaleko toki garapenerako agentea.

–Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo osoa bederen bertaratu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek.

5.3. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren araudi orokorrean esku ez hartzeko ezarritako arrazoiren bat.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Lehiaketaldia.

6.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala justifikatuak, aurkeztutako agirien arabera, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak. Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortzen direnak ez dira zenbatuko. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

6.2. Merezimenduen baremoa:

a) Nafarroako Administrazio Publikoetan kultura-koordinatzaile lanpostuetan emandako zerbitzuengatik, 4 puntu urte bakoitzeko (eremu pribatuan kultura-koordinatzaile lanpostuan emandako urte bakoitzeko, 2 puntu). Bi kasuetan ere, 20 puntu gehienez.

b) Administrazio publikoetako langileendako antolatutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroetara joateagatik lortutako titulu edo ziurtagiri bakoitzagatik:

–10 ordu baino gehiagoko eta 20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,25 puntu.

–20 ordu baino gehiagoko eta 50 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu.

–50 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.

–Kultura kudeaketari buruzko graduatu ondoko ikastaroengatik, 30 eta 60 kreditu bitartekoak: 4 puntu.

–Master programengatik, 60 eta 120 kreditu bitartekoak: 6 puntu.

Gehienez ere 10 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

6.3. Lehiaketaldiko puntuazioa, gehienez ere, 30 puntukoa izanen da.

6.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, Agoizko Udaleko iragarki-taulan emanen da argitara izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

7.–Oposizioaldia.

7.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

Lehenbizikoa. Baztertzailea, test moduko 20 galdera ebatzi beharko dira, deialdiko II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez.

Puntuazioa, gehienez ere: 35 puntu; gutxieneko puntuazioa: 17 puntu.

Bigarrena. Lehen ariketa gainditu duten izangaientzat bakarrik. Egin beharko da gai zerrendako gaiei buruzko proba praktiko bat eta/edo memoria-proiektu formatuko proba bat.

Puntuazioa, gehienez ere: 35 puntu; gutxieneko puntuazioa: 17 puntu.

7.2. Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez.

7.3. Oposizioaldiko ariketetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute Nortasun Agiri Nazionala, edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

8.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposa-mena.

8.1. Ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du gainditu dutenen zerrenda, Agoizko Udalaren iragarki-taulan eta ariketa egin den tokian, puntuazio osoaren arabera ordenaturik, batu ondotik izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian administrazio publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko apartatuan puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

8.2. Epaimahaiak Agoizko Udaleko alkateari igorriko dio gutxieneko puntuazioa gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar eguneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

8.4. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan, ez da izendatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.

8.5. Aurreko 9.4 apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, probak gainditzen dituztenen zerrendan, 9.1 apartatukoan, hurrengoa den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Aurreko oinarrian aipatu hautapen prozedura bukaturik, alkateak, ebazpen baten bidez, izendatuko du Agoizko Udaleko kultura-koordinatzaile, B mailakoa, hautapen prozedura gainditurik puntu gehien lortu dituen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Agoizko Udaleko B mailako kultura-koordinatzaile bilakatzeko, eta aurreko oinarrian ezarri bezala jokatuko da.

10.–Datu pertsonalen babesa.

Interesdunek Agoizko Udalaren hautapen-prozesuan parte hartzeak berekin ekarriko du haien datuak tratatzea. Datu horien erabileraren arduraduna Agoizko Udala da.

Aplikatzekoa den araudiaren arabera tratatuko dira, hots, arau haren arabera: Datuak Babesteari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. Tratamenduaren deskribapena kontsulta daiteke Tratamenduaren jardueren erregistroan, helbide honetan: http://www.unavarra.es, “Giza baliabideak” aipamenean.

Datuen tratamenduak ukitutako interesdunak dira, batez ere, Agoizko Udalaren hautapen-prozesuan aurkeztutako izangaiak. Tratamenduaren xedeko datuak: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak. eta, behar izanez gero, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren azaltzen den helbururako behar direnak.

Helburu hauek justifikatzen dute datuen tratamendua: hautapen prozedura tramitatzea, mugikortasuna, egoera administratiboak, ziurtapenak egitea, edo NUPek giza baliabideen arloan dituen eskumenekin lotutako beste batzuk.

Helburu horiek dira interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa, hala ezartzen baitu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak. Besteak beste, honako hauek dira horren oinarri juridikoak, langileei buruzko araudiari dagokionez: urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Enplegatu Publikoari buruzko Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina, eta, behar izanez gero, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

Datuen tratamendu jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, eta eskubide horiek gauzatu ditzakete ayuntamiento@aoiz.es helbidera joaz, bat etorriz Datuak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoekin. Konforme ez egonez gero, jo dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien kontra, eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Agoitzen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

I. ERANSKINA

Oposizio-lehiaketarako eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Nafarroako toki-erakundeak. Toki-erakunde motak. Udalen funtzionamenduaren araubidea. Udal egintzak eta erabakiak aurkaratzeko araubidea.

2.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea. Kontratu motak eta kontratazio prozedurak.

3.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

4.–Kultura kudeatzailea. Lanbide heziketa. Enpatia, lanbide trebetasun gisa. Harremana beste kultura eragileekin eta artistekin. Hartzaileekiko harremana.

5.–Kultura ekintzaren komunikazio eta hedapen estrategiak. Hartzaileen fidelizazioa eta heziketa.

6.–Kulturaren finantzaketa. Administrazio publikoen aurrekontuak. Autofinantzaketa. Mezenasgoa. Babesa eta publizitatea.

7.–Kultura proiektuen diseinua. Egitura, faseak eta edukia. Helburuak eta ekintzak. Proiektua garatzeko baliabideak. Aurrekontua. Jarraipena eta kontrola. Ebaluazioa.

8.–Kultura ekipamenduaren kontzeptua. Bilakaera historian zehar eta egungo egoera. Kultura ekipamenduen motak eta horiek esku-hartze kulturalean duten berariazko balioa.

9.–Publiko berrien kudeaketa eta bitartekotza.

Iragarkiaren kodea: L2100773