Iragarkia
218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Desjabetzea, iruñerriko ibai parkea handitzeko proiektua, 5.1 zatia-elortz ibaia (zizur-getze galar zatia)
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2021eko abuztuaren 30ean egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:
2021eko apirilaren 27an, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak “Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektua eguneratzea, 5.1 zatia-Elortz ibaia (Zizur-Getze Galar zatia)” proiektua onartu zuen. Administrazioari jakinarazteko lizitazio-aurrekontu zenbatetsia 1.513.168,02 euro da (% 21eko BEZa barne).
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2021eko maiatzaren 3an egin zuen saioan, “Iruñerriko Ibai Parkea Handitzeko Proiektua Eguneratzea, 5.1 Zatia-Elortz Ibaia (Zizur-Getze Galar Zatia)” obraren proiektua onartu zuen, desjabetzeko espedientea hasi zuen eta hasiera batean onartu zuen proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. da. Horrez gain, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu zituen, onarpenari lotuta baitaude.
Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.
Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 117. zenbakikoan, 2021eko maiatzaren 20an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2021eko maiatzaren 21ean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Zizur Zendeako eta Galar Zendeako udaletxeetako iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri diren pertsonei.
Jendaurreko epea igarota, hauek alegazioak aurkeztu zituzten:
–Paloma Gutiérrez de Tovar Gaztelu andrea, jabe gisa eta gainerako ahaideak ordezkatuz, Jaime Gutiérrez de Tovar Gaztelu jauna, Ana María Gutiérrez de Tovar Gaztelu andrea, María Victoria Gutiérrez de Tovar Gaztelu andrea, Eloísa Quintana Cobo andrea, Eloísa Gutiérrez de Tovar Quintana andrea eta Ana Gutiérrez de Tovar Quintana andrea, Getze Galarko 4. poligonoko 467. lurzatiaren jabeak (SA-292 finka).
–Autopistas de Navarra, S.A.
–Antonia Marcelina Ibañez Monreal andrea, Ezkirozko 2. poligonoko 216. eta 213. lurzatiekin lotuta (ES-392 eta ES-394 finkak).
–Javier Erviti Iturmendi jauna, proiektuak Getze Galarko 4. poligonoko 466. lurzatian ukitua (SA-290 finka).
–Carlos Astiz Sala jauna, Fausto Ruiz Pule jauna, Olinda Ruiz Pule andrea, Flor Ruiz Pule andrea eta María Moreno Zambrano andrea, Ezkirozko 2. poligonoko 169. lurzatiaren jabeak (ES-362 finka).
–Pedro Javier Echeverría García jauna, Ezkirozko 2. poligonoko 54. zenbakiko lurzatiaren jabea (ES-378 finka).
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateak dagokion txostena egin du, aurkeztutako alegazioei erantzuteko, eta hartan proposatzen da aurkeztutako alegazio horiek onartzea, zati batean onartzea edo gaitzestea.
Beste alde batetik, txosten horretan adierazten da, dagokien Jabetzaren Erregistroei informazioa eskatu ondoren, ondasunen zerrendan sartu direla erregistroko titularrak. Horrenbestez, honekin batera ukitutako eskubideen eta ondasunen zerrenda dago, behin betiko onartzeko.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea behin betiko onartzea. Horrenbestez,
HITZARTU DA:
1.–Gaitzestea hauek aurkeztutako alegazioak:
a) Paloma Gutiérrez de Tovar Gaztelu andrea, jabe gisa eta gainerako ahaideak ordezkatuz, Jaime Gutiérrez de Tovar Gaztelu jauna, Ana María Gutiérrez de Tovar Gaztelu andrea, María Victoria Gutiérrez de Tovar Gaztelu andrea, Eloísa Quintana Cobo andrea, Eloísa Gutiérrez de Tovar Quintana andrea eta Ana Gutiérrez de Tovar Quintana andrea, Getze Galarko 4. poligonoko 467. lurzatiaren jabeak (SA-292 finka), honekin batera dagoen Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen txostenean jasota dauden arrazoiengatik. Eskatutakoarekin lotuta, Iruñerriko Mankomunitatean dagoen informaziora sarbidea ematea, Gardentasunaren Legearen arabera.
b) Antonia Marcelina Ibañez Monreal andrea, ES-392 eta ES-394 finkekin lotuta, honekin batera dagoen Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen txostenean adierazita dagoenaren arabera.
2.–Zati batean onartzea, honekin batera dagoen Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen txostenaren arabera, Carlos Astiz Sala jaunak, Fausto Ruiz Pule jaunak, Olinda Ruiz Pule andreak, Flor Ruiz Pule andreak eta María Moreno Zambrano andreak, Ezkirozko 2. poligonoko 169. lurzatiaren jabeek (ES-362 finka), egindako alegazioa.
3.–Onartzea, honekin batera dagoen Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen txostenaren arabera, Autopistas de Navarra S.A. sozietateak, Javier Erviti Iturmendi jaunak –proiektuak Getze Galarko 4. poligonoko 466. lurzatian ukituak (SA-290 finka)– eta Pedro Javier Echeverría García jaunak –Ezkirozko 2. poligonoko 54. zenbakiko lurzatiaren jabeak (ES-378 finka)– aurkeztutako alegazioak.
4.–Behin betiko onartzea, onartutako alegazioetatik eratorritako aldaketak aintzat hartuta, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen “Iruñerriko ibai parkea handitzeko proiektua eguneratzea, 5.1 zatia-Elortz ibaia (Zizur-Getze Galar zatia)” obrari dagokion proiektua, eta bai proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea, lortu diren Jabetzaren Erregistroko informazio-ohar soilen ondorioz gehitu diren berriekin.
5.–Nafarroako Gobernuari eskatzea egin beharreko obraren presazko deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, beharrezkoa baita lanak ahalik eta azkarrena egitea, berehala hobetu behar baitira Elortz ibaiaren ingurunearen ingurumen-baldintzak, dagoen landaredia babestuta, babesteko zerrenda naturalaren tokia handituta; herritarrek erabiltzeko guneak eta ibilbideak egokitu behar baitira, joan-etorrien segurtasuna bultzatuta, errepidearen ordezkoa den bide bat emanda; eta Galar Zendeako eta Zizur Zendeako herrien eta Iruñerriko gainerako udalerrien arteko konektibitatea hobetu behar baita, dauden pasealekuen sarearen bitartez.
6.–Ahalmena ematea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari edo berak eskuordetzen duen pertsonari sina dezan okupatu aurreko akta eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.
7.–Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Zizur Zendeako eta Galar Zendeako udaletxeetako iragarki-oholetan; eta Foru Komunitateko egunkari batean iragarkia argitaratzea.
8.–Akordio hau jakinaraztea interesdunei.
Akordio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
1.–Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita hilabeteko epean.
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita bi hilabeteko epean.
3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazteko egunaren hurrengo hilabetearen barnean.
Iruñean, 2021eko abuztuaren 31n. Lehendakaria, David Campión Ventura.
UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA Iruñerriko ibai parkea handitzea. elortz ibaia |
FINKAREN KODEA | TITULARRA(K) | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK | |||||
LS | B.bet. ok. (m²) | O/P | B.beh. ok. (m²) | Pol. | Lurz. | Izaera eta klasea | ||
GETZE GALAR | ||||||||
SA-256 | Gemma García Poignón and. | DES. | 105,47 | P | 101,47 | 4 | 504 | L. alorra |
SA-258 | Félix María Agorreta Fernández jn. | DES. | 209,44 | P | 248,28 | 4 | 497 | L. alorra |
Jaime Agorreta Fernández jn. | ||||||||
SA-260 | Ebroko Ur Konfederazioa | J.P. | 448,53 | - | 0,00 | 4 | - | Elortz ibaia |
SA-264 | María Jesús Setuain Irigoyen and. | DES. | 578,74 | P | 730,06 | 4 | 207 | L. alorra |
SA-265 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | J.P. | 130,44 | - | 0,00 | 4 | - | NA-6008 errepidea |
Ebroko Ur Konfederazioa | ||||||||
SA-266 | Komunala, Getze Galarko Kontzejuarena | LAG. | 5.209,12 | O | 0,00 | 4 | 429 | Larreak |
SA-267 | Getze Galarko Kontzejua | J.P. | 18,74 | - | 0,00 | 4 | - | NA-6008 errepidea |
SA-268 | Komunala, Getze Galarko Kontzejuarena | LAG. | 4.544,65 | O | 0,00 | 4 | 420 | Larreak |
SA-269 | María Bestina Noemí Martínez Ceña and. | DES. | 181,68 | P | 209,20 | 4 | 425 | L. alorra |
Juan Erro Martínez jn. | ||||||||
Delia Erro Martínez and. | ||||||||
Carlos Erro Martínez jn. | ||||||||
Ruth Erro Martínez and. | ||||||||
SA-270 | María Socorro Martínez de Irujo Mezquíriz and. | DES. | 234,18 | P | 316,77 | 4 | 424 | L. alorra |
SA-271 | María Begoña Lecumberri Olaberri and. | DES. | 168,82 | P | 214,41 | 4 | 423 | L. alorra |
Joaquín Teófilo Lecumberri Olaverri jn. | ||||||||
María Concepción Lecumberri Olaverri and. | ||||||||
Alberto Lecumberri Villamediana jn. | ||||||||
Juan Ignacio Lecumberri Villamediana jn. | ||||||||
Pablo Lecumberri Villamediana jn. | ||||||||
Ramón Lecumberri Villamediana jn. | ||||||||
SA-272 | Benedicto Osinaga Ardanaz jn. | DES. | 193,90 | P | 420,68 | 4 | 422 | L. alorra |
SA-273 | Angel María Munárriz Agorreta jn. | DES. | 621,24 | P | 129,00 | 4 | 421 | L. alorra |
SA-274 | Benedicto Osinaga Ardanaz jn. | DES. | 126,11 | P | 291,33 | 4 | 426 | L. alorra |
SA-275 | Angel María Munárriz Agorreta jn. | DES. | 107,10 | P | 118,02 | 4 | 427 | L. alorra |
SA-276 | Francisco Javier Erviti Iturmendi jn. | DES. | 190,73 | P | 211,95 | 4 | 428 | L. alorra |
María Victoria Guillén Guillén and. | ||||||||
SA-277 | María Socorro Martínez de Irujo Mezquiriz and. | DES. | 454,46 | P | 492,70 | 4 | 457 | L. alorra |
SA-278 | Francisco Javier Erviti Iturmendi jn. | DES. | 298,57 | P | 188,64 | 4 | 458 | L. alorra |
María Victoria Guillén Guillén and. | ||||||||
SA-279 | María Pilar Arteta Ochotorena and. | DES. | 108,23 | P | 166,18 | 4 | 459 | L. alorra |
Juan Arteta Ochotorena jn. | ||||||||
María Reyes Arteta Ochotorena and. | ||||||||
Pedro María Arteta Ochotorena jn. | ||||||||
SA-280 | Angel María Munárriz Agorreta jn. | DES. | 93,27 | P | 110,95 | 4 | 460 | L. alorra |
SA-282 | Gemma García Poignón and. | DES. | 157,81 | P | 91,98 | 4 | 461 | L. alorra |
SA-284 | Félix María Agorreta Fernández jn. | DES. | 2.095,85 | P | 1.184,74 | 4 | 462 | L.A., larreak eta elk. |
Jaime Agorreta Fernández jn. | ||||||||
SA-286 | Fermín Aranguren Garde jn. | DES. | 290,49 | P | 197,33 | 4 | 463 | L. alorra |
SA-288 | María Isabel Goñi Garriz and. | DES. | 648,03 | P | 497,25 | 4 | 464 | L. alorra |
SA-289 | María Jesús Setuain Irigoyen and. | DES. | 0,00 | - | 62,74 | 4 | 465 | L. alorra |
SA-290 | Francisco Javier Erviti Iturmendi jn. | DES. | 2.457,42 | P | 672,40 | 4 | 466 | L.A. eta zuh. des. |
María Victoria Guillén Guillén and. | ||||||||
SA-292 | María Victoria Gutierrez de Tovar y Gaztelu and. | DES. | 2.434,94 | P | 456,39 | 4 | 467 | L.A. eta larreak |
Paloma Gutierrez de Tovar y Gaztelu and. | ||||||||
Ana María Gutierrez de Tovar y Gaztelu and. | ||||||||
Jaime Gutierrez de Tovar y Gaztelu jn. | ||||||||
Piedad Gutierrez de Tovar y Gaztelu and. | ||||||||
Ana María Gutierrez de Tovar Quintana and. | ||||||||
Eloisa Gutierrez de Tovar Quintana and. | ||||||||
Eloisa Quintana Cobo and. | ||||||||
SA-294 | Benedicto Osinaga Ardanaz jn. | DES. | 571,95 | P | 110,43 | 4 | 468 | L.A. eta larreak |
SA-296 | María Isabel Goñi Garriz and. | DES. | 741,17 | P | 153,09 | 4 | 469 | L.A. eta larreak |
SA-298 | María Socorro Martínez de Irujo Mezquíriz and. | DES. | 799,19 | P | 116,68 | 4 | 470 | L.A. eta larreak |
SA-300 | Fermín Aranguren Garde jn. | DES. | 1.510,57 | P | 1.358,46 | 4 | 471 | L.A. eta larreak |
SA-302 | Komunala, Getze Galarko Kontzejuarena | LAG. | 1.892,69 | O | 0,00 | 4 | 473 | Ibar-basoa eta L.A. |
SA-304 | María Inmaculada Carceller Usunariz and. | DES. | 114,94 | P | 371,59 | 4 | 472 | L. alorra |
Raquel Carceller Usunariz and. | ||||||||
Juan Miguel Carceller Usunariz jn. | ||||||||
SA-306 | María Socorro Martínez de Irujo Mezquiriz and. | DES. | 38,20 | P | 227,29 | 4 | 474 | L. alorra |
SA-308 | María Maravillas Belzunce Belzunce and. | DES. | 314,47 | P | 171,17 | 4 | 475 | L.A. eta larreak |
SA-310 | Angel María Munárriz Agorreta jn. | DES. | 1.077,93 | P | 707,16 | 4 | 476 | L.A. eta larreak |
SA-312 | Gemma García Poignón and. | DES. | 852,51 | P | 553,96 | 4 | 477 | L.A. eta larreak |
SA-314 | Félix María Agorreta Fernández jn. | DES. | 349,60 | P | 487,24 | 4 | 478 | L. alorra |
Jaime Agorreta Fernández jn. | ||||||||
SA-316 | Francisco Javier Erviti Iturmendi jn. | DES. | 159,55 | P | 297,07 | 4 | 479 | L. alorra |
María Victoria Guillén Guillén and. | ||||||||
SA-318 | María Luisa Torio Martínez de Irujo and. | DES. | 55,73 | P | 143,03 | 4 | 481 | L. alorra |
SA-320 | Fermín Aranguren Garde jn. | DES. | 305,61 | P | 365,96 | 4 | 482 | L. alorra |
SA-322 | Angel María Munárriz Agorreta jn. | DES. | 719,82 | P | 544,84 | 4 | 483 | L. alorra |
SA-324 | María Luisa Torio Martínez de Irujo and. | DES. | 3.007,27 | P | 1.698,99 | 4 | 484 | L.A. eta lertxundiak |
SA-326 | María Jesús Setuain Irigoyen and. | DES. | 509,94 | P | 442,73 | 4 | 485 | L. alorra |
SA-328 | María Luisa Torio Martínez de Irujo and. | DES. | 124,34 | P | 203,63 | 4 | 487 | L. alorra |
SA-330 | Francisco Javier Erviti Iturmendi jn. | DES. | 548,31 | P | 317,50 | 4 | 488 | L. alorra eta zuh. des. |
María Victoria Guillén Guillén and. | ||||||||
SA-332 | María Luisa Torio Martínez de Irujo and. | DES. | 214,57 | P | 120,89 | 4 | 489 | L. alorra eta zuh. des. |
SA-334 | Angel María Munárriz Agorreta jn. | DES. | 492,96 | P | 265,66 | 4 | 490 | L. alorra |
SA-336 | Gemma García Poignón and. | DES. | 290,78 | P | 225,93 | 4 | 491 | L. alorra |
SA-338 | Fermín Aranguren Garde jn. | DES. | 166,22 | P | 142,85 | 4 | 492 | L. alorra |
SA-340 | María Luisa Torio Martínez de Irujo and. | DES. | 713,21 | P | 812,50 | 4 | 493 | L. alorra |
EZKIROTZ | ||||||||
ES-342 | María Luisa Torio Martínez de Irujo and. | DES. | 651,31 | P | 208,36 | 2 | 341 | L. alorra eta zuh. des. |
ES-344 | María Socorro Martínez de Irujo Mezquíriz and. | DES. | 2.150,12 | P | 1.796,53 | 2 | 290 | L.A. eta larreak |
ES-346 | Angel Ibáñez Monreal jn. | DES. | 1.654,52 | P | 1.265,02 | 2 | 371 | L.A. eta larreak |
Florencio Ibáñez Ardanaz jn. | ||||||||
ES-348 | Ezkirozko Kontzejua | J.P. | 40,31 | - | 93,27 | 2 | - | Elk.–bidea |
ES-350 | BSH Electrodomesticos España S.A. | DES. | 144,54 | P | 151,84 | 2 | 370 | Elk.–bidea |
ES-352 | BSH Electrodomesticos España S.A. | DES. | 99,31 | - | 92,53 | 2 | - | BSH eta CLHrako errepidea |
Compañía Logística de Hidrocarburos, S.A. | ||||||||
ES-354 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | J.P. | 0,00 | - | 17,44 | 2 | 164 | NA-6001 toki-errepidea |
ES-356 | BSH Electrodomesticos España S.A. | DES. | 64,91 | P | 71,45 | 2 | 369 | Elk.–bidea |
ES-358 | María Carmen Izu Frutos and. | DES. | 4.511,75 | P | 3.269,49 | 2 | 166 | L.A. eta larreak |
María Elena Izu Frutos and. | ||||||||
Gonzalo Jesús Izu Frutos jn. | ||||||||
ES-358.1 | Ebroko Ur Konfederazioa | J.P. | 194,99 | - | 0,00 | 2 | - | Elortz ibaia |
ES-360 | José Miguel Oroz Nuin jn. | DES. | 2.137,99 | P | 1.313,89 | 2 | 167 | L.A. eta larreak |
ES-362 | Jose Carlos Astiz Sala jn. | DES. | 671,53 | P | 518,05 | 2 | 169 | L. alorra |
Flor Imelda Ruiz Pule and. | ||||||||
Fausto Elias Ruiz Pule jn. | ||||||||
María Rubertina Moreno Zambrano and. | ||||||||
Olinda Esperanza Ruiz Pule and. | ||||||||
ES-364 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | J.P. | 645,80 | - | 611,26 | 2 | 165 | Ezkirozko ingurabidea |
ES-366 | Galar Zendeako Udala | LAG. | 5.274,16 | P | 1.055,96 | 2 | 815 | Lurzorua |
DES. | 896,93 | |||||||
ES-368 | Ezkirozko Kontzejua | J.P. | 40,75 | - | 0,00 | 2 | - | Ibaiko bidea |
ES-370 | Galar Zendeako Udala | LAG. | 1.632,94 | P | 0,00 | 2 | 839 | Lurzorua |
ES-372 | Ebroko Ur Konfederazioa | J.P. | 45,78 | - | 0,00 | 2 | - | Elortz ibaia |
ES-376 | Galar Zendeako Udala | LAG. | 359,69 | O | 0,00 | 2 | 838 | Lurzorua |
ES-378 | Pedro Javier Echeverría García jn. | DES. | 64,00 | P | 0,00 | 2 | 54 | Lurzorua eta eraik. |
ES-380 | Ezkirozko Kontzejua | J.P. | 402,31 | - | 0,00 | 2 | - | Zubia eta ibar-basoko bidea |
ES-381 | Galar Zendeako Udala | LAG. | 377,75 | P | 0,00 | 2 | 832 | Lurzorua |
ES-382 | Ezkirozko Kontzejua | J.P. | 42,30 | - | 0,00 | 2 | - | Kontzejuko etorbidea |
ES-384 | Galar Zendeako Udala | LAG. | 930,47 | P | 0,00 | 2 | 830 | Lurzorua |
ES-384.1 | Ezkirozko Kontzejua | LAG. | 54,48 | P | 0,00 | 2 | 186 | Lurzorua |
ES-385 | Ezkirozko Kontzejua | LAG. | 30,68 | P | 126,44 | 2 | 177 | Lurzorua |
ES-386 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | J.P. | 3.184,65 | - | 2.291,97 | 2 | 174 | Ezkirozko ingurabidea |
ES-387 | Komunala, Ezkirozko Kontzejua | LAG. | 3.437,85 | P | 0,00 | 2 | 490 | L. alorra eta larreak |
ES-387BIS | José Miguel Oroz Nuin jn. | LAG. | 0,00 | P | 0,00 | 2 | 490 | L. alorra eta larreak |
(esleipenduna) | DES. | 0,00 | - | 1.770,68 | ||||
ES-388 | Ezkirozko Kontzejua | J.P. | 100,18 | - | 63,45 | 2 | - | Bidea |
ES-390 | Komunala, Ezkirozko Kontzejua | LAG. | 84,67 | P | 165,45 | 2 | 230 | L. alorra |
ES-390BIS | Luis María Sandúa Suescun jn. | LAG. | 0,00 | P | 0,00 | 2 | 230 | L. alorra |
(esleipenduna) | DES. | 0,00 | - | 102,60 | ||||
ES-392 | Antonia Marcelina Ibáñez Monreal and. | DES. | 4.146,89 | P | 2.698,32 | 2 | 216 | L.A. eta larreak |
ES-394 | José Miguel Oroz Nuin jn. | DES. | 160,30 | P | 108,28 | 2 | 213 | L.A. eta larreak |
ES-396 | Congregación del Verbo Divino | DES. | 561,95 | P | 410,97 | 2 | 214 | L. alorra |
ZIZUR TXIKIA | ||||||||
CM-398 | Congregación del Verbo Divino | DES. | 6.182,17 | P | 4.116,87 | 1 | 361 | L.A. eta larreak |
CM-400 | Pedro José Eslava Zozaya jn. | DES. | 998,98 | P | 894,82 | 1 | 362 | L.A. eta larreak |
Francisca Huarte Osés and. | ||||||||
CM-402 | Fundación Cultura y Asistencia | DES. | 1.422,73 | O | 0,00 | 1 | 404 | L.A. eta larreak |
CM-404 | Zizur Txikiko Kontzejua | J.P. | 328,90 | - | 59,39 | 1 | - | Bidea |
CM-406 | Fundación Cultura y Asistencia | DES. | 78,82 | P | 409,11 | 1 | 403 | Larreak |
CM-408 | Zizur Txikiko Kontzejua | J.P. | 1.001,34 | - | 0,00 | 1 | - | Bidea |
CM-410 | Centro Cultural San Fermín, S.A. | DES. | 30,16 | P | 1.200,90 | 1 | 808 | Larreak |
CM-414 | Zizur Txikiko Kontzejua | J.P. | 276,99 | - | 160,28 | 1 | - | Bidexka |
CM-416 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | J.P. | 153,84 | P | 0,00 | 1 | 376 | Lurpeko pasabidea, Castejón-Altsasu trenbidea |
CM-418 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | J.P. | 87,34 | P | 0,00 | 1 | 377 | Lurpeko pasabidea, Castejón-Altsasu trenbidea |
CM-420 | Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak) | J.P. | 844,72 | - | 1.318,82 | 1 | - | Lurpeko pasabidea, A 15 autobidea |
Autopistas de Navarra, S.A. (emakidaduna) | ||||||||
CM-422 | María Rosario Larráyoz Echarte and. | DES. | 2.395,99 | P | 1.080,37 | 1 | 384 | L. alorra |
Alicia Larráyoz Echarte and. | ||||||||
Natividad Orosia Larráyoz Echarte and. | ||||||||
Miguel Angel Larráyoz Oroz jn. | ||||||||
Catalina Larráyoz Oroz and. | ||||||||
David Balda Iriarte jn. | ||||||||
Ascension Benita Aspilche and. | ||||||||
Severino Larráyoz Echarte jn. | ||||||||
María Teresa Larráyoz Oroz and. | ||||||||
Natividad Echarte Huarte and. | ||||||||
Construcciones Juan Bautista Flores, S.A. Likidazioan | ||||||||
María Paz Larráyoz Archanco and. | ||||||||
María Lourdes Larráyoz Archanco and. | ||||||||
Silvia María Larráyoz Archanco and. | ||||||||
CM-424 | Congregación del Verbo Divino | DES. | 6.768,64 | P | 4.070,42 | 1 | 385 | L.A. eta larreak |
CM-426 | Komunala, Zizur Txikiko Kontzejuarena | LAG. | 2.459,78 | O | 0,00 | 1 | 386 | Lertxundia |
CM-428 | María Aurora Zaragüeta Belzunegui and. | DES. | 786,43 | O | 0,00 | 1 | 387 | Alor ureztatua |
Esther María Zaragüeta Belzunegui and. | ||||||||
CM-430 | Zizur Txikiko Kontzejua | J.P. | 1.957,32 | - | 0,00 | 1 | - | Bidea |
Pol.: Poligonoa; Lurz.: Lurzatia; O/P: Osoa/Partziala; B.bet. ok.: Behin betiko okupazioa; B.beh. ok.: Behin-behineko okupazioa; LS: Lortzeko Sistema; DES.: Desjabetzea; LAG.: Lagapena/Desjabetzea; J.P.: Jabari publikoa. Obra-baimena behar du. L.A.: Lehorreko alorra; Autob.: Autobidea; Zuh. des.: Zuhaitz desberdinak. Elk.: Elkorra; O: Osoa; P: Partziala. |
Iragarkiaren kodea: L2113186
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Sarasate pasealekua, 38, 2. ezk.
31001 - Iruña (Nafarroa)
848 42 12 50
bon@navarra.es