218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa xehatua, ARM-S-1 unitateko Plan Partzialean. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udaleko Alkateak, 2021eko abuztuaren 31n egindako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du ARM-S-1 unitateko Plan Partzialaren aldaketa xehatua, Gemma Vidaurreta Unzuek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.4 artikuluan 72. artikuluari dagokionez ezarritako tramitazioarekin (testu bategina uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen).

Lizoainen, 2021eko irailaren 1ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2113219