218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

UN-2 egikaritze-unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2021eko abuztuaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, aurkeztutako alegazioak ebatzi, eta behin betiko onetsi zituen Elgorriagako Udal Plan Orokorreko UN-2 egikaritze-unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak, UN-2 unitateko konpentsazio batzordeak sustatuak.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan eta 134. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Elgorriagan, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2113213