218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 83. lurzatian. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, irailaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, 5. poligonoko 83. lurzatian, Beriaingo Udal Planeko hiri lurzoruko CRV unitate finkatuan. Beriain Green Homesek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako bulegoetan, jendea hartzeko ohiko orduetan.

Beriainen, 2021eko irailaren 6an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2113411