218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 137. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren abuztuaren 31ko 284/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, 5. poligonoko 137. katastro-lurzatian, Beriaingo San Francisco 3ko jabekideek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2021eko irailaren 1ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2113229