218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun Azterlana. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, irailaren 6an emandako 257/2021 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion 9. poligonoko 403. partzelaren (SK-2 sektoreko UE-8a) xehetasun azterlanari. Eneritz Rekarte Bengoetxea eta Imanol Moreno Alunda dira sustatzaileak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2021eko irailaren 7an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2113420