218. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

192E/2021 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 2ko 12/2016 Foru Agindua aldatzen duena. 12/2016 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.

Otsailaren 23an otsailaren 2ko 12/2016 Foru Agindua onetsi zen, bat etorriz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluan ezarritakoarekin. Foru agindu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.

Une honetan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletan egitura berri bat ezartzeko premia nabarmendu da Profesionalen Zuzendaritzaren eta Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren arloetan sortu diren behar berriei erantzun ahal izateko.

Ildo horretan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak proposatu du, batetik, Profesionalen Zuzendaritzaren barnean Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atala sortzea, eta Deien Koordinazio eta Kontrolerako Unitatea kentzea. Bestetik, proposatu da Deialdien Koordinaziorako Unitatea eta dagokion burutza sortzea Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean, eta horrekin batera Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren mendeko Koordinazio Teknikoaren Unitatea kentzea.

Horiez gain, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Azpiegituren Zerbitzuari dagokionez, proposatu du Azpiegiturak Kudeatzeko Atalburutza sortzea, aintzat hartuta zenbaterainokoa den bideratzen diren espedienteen kopurua eta zerbitzu horretan egin beharreko proiektu eta obren, zerbitzuen eta horniduren kudeaketa.

Horrenbestez, ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eginiko proposamena, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariak otsailaren 2an emandako 12/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.

1.–Artikulu bakarreko hiru zenbakiaren 1. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“1. Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura.

Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atala.

b) Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atala.

2.–Artikulu bakarreko hiru zenbakiaren 3. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“3. Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak sortu eta eguneratzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iraupen luzeko eta zerbitzu zentraletako iraupen laburreko kontratazioetarako eskaintza guztien deiak kudeatzea.

c) Kasuan kasuko merezimenduen baremazioa egitea hala behar denean.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroei laguntza ematea kontratazioetarako deien arloan.

e) Herritarrei telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta egitea kontrataziorako zerrendei eta deiei dagokienean.

f) Aldi baterako kontratazioetarako zerrenden eta deien kudeaketari dagokionez eskatzen zaizkion idatzizko agiriak eta txostenak egitea.

g) Herritarrei kontratazioen arloan dituzten zalantzak argitzeko arreta egin eta argibideak ematea, eta, jarduketa guztien gardentasuna zaintzea beti.

h) Aurrekoekin loturik Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

3.–Artikulu bakarreko hiru zenbakiari 2.bis apartatua gehitzen zaio. Hona testu berria:

“2. bis. Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalaren egitura.

Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalari atxikitzen zaio Deialdien Koordinaziorako Unitatea.

4.–Artikulu bakarreko hiru zenbakiari 2.ter apartatua gehitzen zaio. Hona testu berria:

“2. ter. Deialdien Koordinaziorako Unitatearen eginkizunak.

Deialdien Koordinaziorako Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Sartzeko eta lanpostuak betetzeko deialdiak gauzatzeko administrazio prozedurak garatu, eguneratu, bultzatu eta koordinatzea, barne harturik Osasunbide-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eskumeneko langileen aldi baterako barne igoera ere.

b) Koordinazio teknikoa lantzea beste erakunde eta entitate batzuekin, eta beharrezkoa den azpiegitura garatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eskumenekoak diren deialdietan oposizioaldia gauzatzeko.

c) Aurrekoekin loturik Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion beste edozein.

5.–Artikulu bakarreko hiru zenbakiaren 10. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“10. Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuaren egitura.

Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuari Kudeaketa Administratiboaren atala atxikitzen zaio.

6.–Indarrik gabe utzi da artikulu bakarreko hiru zenbakiaren 12. apartatua.

7.–Artikulu bakarreko lau zenbakiaren 5. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“5. Azpiegituren Zerbitzuaren egitura:

Azpiegituren Zerbitzuaren egiturak atal hauek ditu:

a) Azpiegiturak Kudeatzeko Atala.

b) Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.”

8.–Artikulu bakarreko lau zenbakiari 5.bis apartatua gehitzen zaio. Hona testu berria:

“5. bis. Azpiegiturak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Azpiegiturak Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren inbertsio programak kudeatzea.

b) Programa horiekin zerikusia duten obra eta laguntza kontratuak kudeatzea, eta kontratu horien egikaritzaren jarraipena eta kontrola egitea.

c) Eraikinen eta instalazioen kontrol tekniko eta ekonomikoa egitea.

d) Ekipamenduak eta instalazioak berritzeko aurrekontuak prestatzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ekipamenduen eta ibilgetuaren mantentze-lanetako planen jarraipena egitea.

f) Energiaren, uraren eta gasen hornidurarako eta laguntzarako kontratu zentralizatuak prestatzea eta kudeatzea.

g) Ekipamendu zentralizatuetako kontratuak esleitzeko prozedurak kudeatzea.

h) Ondasun higiezinen eta instalazioen artxibo teknikoa mantentzea.

i) Aurrekoekin loturik Azpiegitura Zerbitzuaren titularrak berariaz agintzen dion beste edozein.

9.–Artikulu bakarreko lau zenbakiari 5 ter apartatua gehitzen zaio. Hona testu berria:

“5. ter. Kudeaketa Administratiboaren Unitatearen eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Unitateari atxikitako langileen lana antolatzea.

b) Fase guztietan tramitatzea laguntzarako, horniduretarako eta obretarako kontratazio espedienteak, eta horien kudeaketaren aitzinamendua kontrolatzea.

c) Behar den kontratazio mahaietan parte hartzea eta haietan administrazio laguntza ematea.

d) Errekerimenduak, kontratuak, fidantzak eta abar tramitatzea.

e) Aurrekontuak eskatzea, eskaerak egitea eta zerbitzuan jasotako fakturak kudeatzea.

f) Zerbitzuko datu baseen eta artxibategien mantentze-lanez arduratzea.

e) Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion txosten eta azterlanak egitea.

g) Aurrekoekin loturik Azpiegituren Zerbitzuaren titularrak agintzen dion beste edozein.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko irailaren 6an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2113408