216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Onartzea Artazuko, Ziraukiko eta Mañeruko udalek euskararen arloan eskuordetutako eskumena

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko abuztuaren 16an egin bilkuran, erabaki zuela onartzea Artazuko, Ziraukiko eta Mañeruko udalek Izarbeibarko Mankomunitateari eskuordetu dioten eskumena euskararen arloan.

Eskuordetze hori iraunkorra da, eta gauzatuko da jarraikiz parte hartzen duten administrazioek sinatutako hitzarmenaren edukiari eta hartan ezarritako irismenari eta baldintzei nahiz Mankomunitatearen Estatutuetan jasotakoei, bai eta zerbitzua emateko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta materialen inguruan balioz hartutako erabakiei ere.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin.

Garesen, 2021eko irailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2113394