216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Egoitza elektronikoa eta erregistro orokor elektronikoa sortzea

Burutzaren 11_2020 Ebazpena.

Ikusirik Batzar honek, 2020ko urriaren 3an egin bilkuran, harturiko erabakia, eta bete beharrez ezarririk dagoena ekainaren 22ko 11/2007 Legean (Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 13. eta 14. artikuluetako eskubidea eta betebeharra (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), zeina gauzatzen baita egoitza elektronikoaren bidez, definitzen den bezala urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38.1 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea): “helbide elektroniko bat da, herritarrek telekomunikazio-sareen bitartez balia dezaketena. Haren titulartasuna administrazio publiko bati dagokio, edo organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitate bati edo batzuei, bere eskumenen egikaritzan”.

Ikusirik erregistro elektroniko orokorra beste tresna bat dela gauza dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16. artikuluan arauturik dagoena, hau xedatzen baitu: “Administrazio bakoitzak erregistro elektroniko orokor bat izango du, hartan idazpena egiteko edozein dokumentu aurkezten edo jasotzen dela ere administrazio horri lotutako edo haren mendeko edozein administrazio-organo, organismo publiko edo entitatetan. Erregistro horretan jaso ahal izango da, halaber, beste organo edo partikular batzuei zuzendutako dokumentu ofizialen irteera ere”, eta herritarrek izan dezaten gure Batzarrarekin komunikatzeko sistema telematiko bat,

EBAZTEN DUT:

1. Lokiz Mendiko Batzarraren egoitza elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, helbide elektroniko honetan: https://sierradelokiz.info/.

Egoitza elektronikoak indarra hartuko du erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

2. Lokiz Mendiko Batzarraren Erregistro Elektroniko Orokorra sortzea. Egoitza elektronikoaren bidez iritsiko da erregistrora, haren helbide elektronikoan sartuz.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela ebazpen hau eta egoitza elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa.

4. Erabaki hau Batzarrari jakinaraztea osoko bilkuran, eta argitara ematea Lokiz Mendiko Batzarraren web-atarian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Lokiz Mendiko Batzarreko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ameskoabarrenean, 2021eko irailaren 1ean.–Batzordeko burua, Jose Miguel Lander Asarta.

ERANSKINA

1. Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Lokiz Mendiko Batzarraren toki erakundea izanen da.

1.2. Helbide elektronikoa https://sierradelokiz.info/ izanen da, eta Lokiz Mendiko Batzarra da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra. Haren kudeaketaz eta zerbitzuez arduratuko dira Batzarreko organo guztiak eta haien alor funtzionalak, Idazkaritzak koordinaturik.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bideak eta, betiere, erabiltzen segitzen ahalko dira bide tradizionalak, aurrez aurrekoak eta elektronikoak, Lokiz Mendiko Batzarraren Erregistro Orokorrean bertan aurkeztuta.

2. Prozedura elektronikoak.

Idazkaritzaren bidez zehaztuko da zer prozedura kudeatzen ahalko diren bide telematikoa baliatuz, Batzarreko buruaren eta Batzorde Iraunkorraren zuzendaritza organikoaren azpian, organo eskudunak diren aldetik, eta Erregistro Orokorraren arduradun den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, eta prozedura horiek egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2113233