216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

2021eko abuztuaren 31n, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak 28/2021 Ebazpena eman zuen, hau izanik idazki osoa:

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa betetzeko, eta herritarrei gure erakundearekin harremanetan jartzeko komunikazio sistema telematiko bat emateko, eta

Ikusirik herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legean xedaturikoa.

EBATZI DUT:

1. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea https://egoitzaelektronikoa.bortziriak.eus helbide elektronikoan. Internet-domeinua Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen jabetzakoa da eta bera da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean indarrean sartzea.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

4. Mankomunitateko arlo guztiei jakinaraztea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen web atarian argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.

5. Egoitza Elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen idazkaritza nagusiari ematea.

Arantzan, 2021eko irailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2113220