216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Belarren eskubideen adjudikazio berria La Sierra bazkalekuan eta Churri, Muga eta Malaño ibarbasoetan.

Azkoiengo Udalak 2021eko uztailaren 28an egin osoko bilkuran hartu zuen erabakia bete beharrez, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera aurkez dezaten interesa duten bizilagunek, bizilagunendako zuzeneko adjudikaziorako. Bizilagun horiek bete beharko dituzte Azkoiengo bazkaleku eta herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan eta aplikatzeko diren gainerako arauetan ezarririko baldintza eta betebeharrak. Aipatu arauak Azkoiengo Udalaren bulegoetan daude kontsultagai.

Azkoienen, 2021eko irailaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2113285