216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ean, 2/2021 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Gastu-partida:

1-17100-6190000.–“Hormigoizko pasabideak gauzatzea Joan Paulo II.aren parkean”, 55.000,00 euro.

Finantzaketa: aparteko kreditua, honako partida honetatik:

1-870.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 55.000,00 euro.

Mendabian, 2021eko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2113221