216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa, Sarasateko UE-13.6 exekuzio unitatearen mugapenean. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2021eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen espediente bat Sarasateko 13.6 exekuzio unitatearen mugapena aldatzeko (14. poligonoko 90. lurzatia). Ekhiñe Artola Rezolak sustatu du, eta haren xedea da 13.6 exekuzio unitatearen mugapena aldatzea 14. poligonoko 90. lurzatiari dagokion zatian.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako dokumentua, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Itzan, 2021eko uztailaren 31n.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112650