216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Ordenantza, ekintzailetzarako, autoenplegua sustatzeko eta ekonomia bultzatzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Fustiñanako Udalak, 2021eko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fustiñanako Ekintzailetzarako, autoenplegua sustatzeko eta ekonomia bultzatzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatu legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorio juridikoekin.

Fustiñanan, 2021eko irailaren 2an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2113412