216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako aurrekontu-aldaketa hauek:

1/2021 aurrekontu-aldaketa: Espedientea, 43.966,27 euroko kreditu-gehigarriarena, “Jarduketak argiteria publikoan (1.1650. 6190000)” izeneko partida goititzeko, finantzatuko dena Finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakineko (COVID Aparteko funtsa) 21.036,80 eurorekin eta Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakineko 22.929,47 eurorekin.

2/2021 aurrekontu-aldaketa: Espedientea, 4.560 euroko aparteko kredituarena, “Sareetako obren zuzenketa (1.1510. 6090001)” izeneko partida sortzeko, finantzatuko dena Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinetik, zenbateko berarekin.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu dira.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2113423