216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Ordenantza, terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak bide publikoan eta/edo erabilera publikoko bide pribatuetan paratzea arautzen duena. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2021eko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak bide publikoan eta/edo erabilera publikoko bide pribatuetan paratzea arautzen duen ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Jendaurreko epea iragaten bada inork horietako bat ere aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da.

Mutiloan, 2021eko abuztuaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2113267