216. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2021eko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Jendaurreko epea iragaten bada inork horietako bat ere aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da.

Mutiloan, 2021eko abuztuaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2113266