212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzailearen proiektua, 1. poligonoko 1019. lurzatian (UC-1C). Hasierako onespena

Utergako Udalak, aurtengo abuztuaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau subsidiarioen aldaketa egituratzailearen proiektua, Utergako 1. poligonoko 1019. lurzatiaren exekuzio eremuan (UC-1C).

Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Utergan, 2021eko ekainaren 31n.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2113185