212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Balorazio txostena berrikusteko proiektua. Jendaurrean jartzea

Uharte Arakilgo Udalak, 2021eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, Uharte Arakilgo udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea erabaki zuen.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, baita udalaren web orrian edo egoitza elektronikoan ere, https://uhartearakil.egoitzaelektronikoa.eus, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharte Arakilen, 2021eko abuztuaren 31n.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2113205