212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. 2021eko abuztua

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2021eko abuztuaren 30ean:

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, eta kontuan hartuta aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen duen ordenantzaren 1. artikuluan xedatutakoa, honako hau

ERABAKI DA:

1. Iruñeko lur gaineko aparkatze-sistema aldatzea, araututako aparkaleku-plazak gaituz Sanduzelai (9. sektorea) eta Txantrea (10. sektorea) auzoetan, eta 6. (Donibane) eta 8. (Arrotxapea) sektoreak handitzea, 1. eranskinean jasotako planoen arabera.

Aldaketa honek 2021eko irailaren 1etik aitzina hartuko du indarra.

2. Halaber, Iruñeko aparkaleku arautu eta murriztuaren agiri bategina argitaratzea erabaki da, 2. eranskinean jasotako planoetan jasota dagoena.”

Iruñean, 2021eko abuztuaren 30ean.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

1. ERANSKINA

2021eko abuztuko planoa: 6., 8., 9. eta 10. sektoreak (PDFa).

2. ERANSKINA

2021eko abuztuko planoa: Agiri bategina (1. sektoretik 10.era)(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113194