212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

UE-R 4.5.A urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, Alkatetzaren 2021-0311 Ebazpenaren bidez (2021eko abuztuaren 30ekoa), hasiera batez onetsi zuen UE-R 4.5.A exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, espedientean den edukiaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2113197