212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, 2021eko garraiorako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 581636.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/581636).

Leozko Udaleko alkatearen abuztuaren 20ko 2021-0089 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, 2021. urteko garraiorako.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, 2021. urteko garraiorako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Gehienez, 500 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2021eko abenduaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2113187