212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, 2020-2021 ikasturteko musika ikasketen matrikularako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 581532.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/581532).

Leozko Udaleko alkatearen abuztuaren 20ko 2021-0087 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, 2020-2021 ikasturteko musika ikasketen matrikularako.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: deialdian parte hartzen ahalko dute oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, musika ikasketen matrikularako, 2020-2021 ikasturtean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.–Zenbatekoa: gehienez 500 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2021eko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2113174