212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, Orbaibarko udako igerilekuen abonurako eta Tafallako kiroldegiko matrikularako (2021). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 581412.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/581412).

Leozko Udaleko alkatearen abuztuaren 20ko 2021-0090 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, Orbaibarko udako igerilekuen abonurako eta Tafallako kiroldegiko matrikularako (2021).

–Lehenbizikoa.

Onuradunak: deialdian parte hartzen ahalko dute oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

–Bigarrena.

Xedea: deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, Orbaibarko igerilekuen abonua eros dezaten eta Tafallako kiroldegiko matrikula ordain dezaten, 2021ean.

–Hirugarrena.

Oinarri arautzaileak: oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

–Laugarrena.

Zenbatekoa: gehienez 2.000,00 euro; 1.700,00 euro Orbaibarko udako igerilekuen abonuetarako, eta 300,00 euro Tafallako kirol-hiriko matrikula edo abonuetarako.

–Bosgarrena.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2021eko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2113128