212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko araudiaren 75. artikuluan. Hasierako onespena

Garaioako Udalak, 2021eko abuztuaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala egitea Garaioako Udal Planaren 75. artikuluko determinazio egituratzaileetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Garaioan, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L2113151