212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Plan partziala AR003 SE006 unitatean. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko abuztuaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fustiñanako Udalak AR003 SE006 unitaterako sustaturiko plan partziala.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Fustiñanan, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2113172