212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Diru-laguntzen deialdia, laguntza emateko larrialdiko laguntza humanitariorako eta/edo laguntza humanitarioko proiektuak finantzatzeko, 2021 urterako. Laburpena

DDBN (identif.): 582237.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/582237).

Oinarri arautzaileak, larrialdiko laguntza humanitarioko edo/eta laguntza humanitarioko proiektuak finantzatzeko, premiaz burutu behar direnak, hondamendi naturalak, gerra auziak edo horien ondorioak direla eta, esaterako, oinarrizko lehengaien horniduraz gabetzea edo edozein motatako zorigaitz pairatzeagatik.

Deialdi honen xedea da Lizarrako Udalak ematen dituen laguntza jakin batzuk arautzea, proiektu batzuk egiteko zeinen helburua izanen baita larrialdiko laguntza humanitarioa eta/edo laguntza humanitarioa, 2021an. Laguntza horiek kontu-sail honen kargura ordainduko dira: 2021ko ekitaldiko 2399-489000 “Hondamendien kudeaketarako eta elkarbizitza sustatzeko ekimenetarako laguntzak”. Xede horretarako 6.000,00 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2113297